JAINKOAK ETA ERAIKINAK EZAGUTZEN

JAINKO ETA JAINKOSAK
Ehundaka jainko eta jainkosak zituzten. Gauza bakoitza jainko baten menpe zegoela uste zuten.

ERAIKINAK
Jainko eta jainkosak tenpluak zituzten ata apaizak zeuden haien kargu.


ALEJANDRIAKO LIBURUTEGIA

Bere garaian, munduko liburutegirik handiena izan zen. Alexandria hirian kokatua, uste denez, K. a. III. mendearen hasieran sortu zuen Ptolomeo I.a Soter faraoiak. 700.000 liburu inguru izatera iritsi zen.
Alexandriako Liburutegiaren suntsipena, mendebaldeko zibilizazioaren misteriorik handienetako bat da. Ez dago lekukotza zehatzik bere alderik funtsezkoenei dagokienez, eta ez dira Museoaren hondakinak aurkitu.

Bibliotheca Alexandrina izeneko liburutegi berri bat, UNESCOk bultzatua, 2003an inauguratu zen hiri berean. Ikusi 360 cities

BIZIMODUA. NON ETA NOLA BIZI ZIREN?

Gelan ikusi dugun bezala, Egipto maila sozial ezberdinetan banatuta zegoen. Hurrengo bideo honetan maila sozial ezberdin hoiek nola osatuta zeuden azalduko digu: Faraoia, apaizak eta nobleak, ....

                           

HEZKUNTZA ETA HIZKUNTZA

Egipziarrek idazkera hieroglifikoa erabiltzen zuten, marrazkien bitartez idazten zuten: jeroglifikoak.

Eskriba zen idazten zekien egipziarra.

Hau da marrazkien itzulpena nolabait. Egiptoko jeroglifikoen alfabetoa.


 




FARAOIAK ETA GIZARTEA

FARAOIA

Faraoia Egiptoko egitura politikoaren oinarria zen. Botere absolutua zuen, dena haren ardurapean eta bere mendean zegoen. 
Faraoia jainkotzat hartzen zuten eta apaiz nagusia zen.

Egipto Garaia eta Egipto Beheraren batasuna ziurtatzen zuen eta koro bikoitzak hala irudikatzen zuen (zuria eta gorria).

Armadako buzuzagi nagusia eta epaile gorena ere bazen.

Egiptoko lurren eta haien gainean hazi eta bizi zen guztiaren jabea zen.

Atzerriko politika eta harreman komertzialak ere faraoiren eskumenekoak ziren. 





Egiptoko gizartea mailakatuta zegoen.